Mundua

Turkiak PKKren 64 kide hil ditu azkeneko bost egunetan

Kurdistango Langileen Alderdiaren kontrako erasoarekin aurrera segitzen du Iraken menpeko Kurdistanen. Turkiak Iraki eskatu dio berehala uzteko bere esku PKKren kideak.

2007ko urriaren 26a
18:01
Entzun
Turkiako armadako iturriek gaur esan dute azkeneko bost egunetan, Iraken menpeko Kurdistanen PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren kontra erasoa hasi zutenetik, alderdi honetako 64 kide hil dituela gutxienez. Azkeneko hamar hilabeteetan, berriz, 261 hil ditu eta 153 atxilotu.

Irakeko eta Turkiako gobernuen arduradunek bilera egin dute gaur, eta Turkiak eskatu dio berehala uzteko bere esku PKKren kideak.

PKKren gerrillariek lehengo igandean hamabi turkiar soldadu hil zituzten, hamazazpi zauritu eta zortzi bahitu. Asteartean, berriz, alde bakarreko su-etena eman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.