Turkiak PKKren guneak bonbardatu ditu Iraken mendeko Kurdistanen

Ocalanen aldeko manifestazioan atxilotutako ehundik gora lagunek espetxean jarraitzen dute

Erredakzioa
2011ko irailaren 20a
00:00
Entzun
PKK Kurdistango Langileen Alderdiak Iraken mendeko lurretan dituen guneei «edozein momentutan» eraso egiteko prest agertu zen Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroa joan den astean, eta halaxe egin du. Turkiako armadako hegazkinek PKKren guneak bonbardatu zituzten atzo Iraken mendeko Kurdistango lau eskualdetan.

Igandean, berriz, 161 lagun atxilotu zituzten Istanbulen, iturri kurduen arabera, Abdulla Ocalan PKK-ko buruaren eskubideen alde eginiko manifestazio batean. Atxiloturik dago Ocalan, eta ez diote bere abokatuekin biltzen uzten. Igandeko manifestazioan atxilotutakoen artetik hogei baino ez dituzte askatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.