Irudia. Siria

TURKIAK SIRIARI ERASO EGIN DIO

2012ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Siriari eraso egin diola jakinarazi zuen Turkiak atzo iluntzean, eta NATOko urgentziazko bilera deitu zuela gauerako. Siriako mugatik gertu dagoen Akcakale herrian Turkiako naziotasuna zuten bost zibil —emakume bat eta haren lau seme-alaba— hil ondotik etorri da Turkiaren erantzuna; «radar bidez detektatutako helburuei» eraso egin dietela azaldu du Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroak. NATOren tratatuko 4. artikulura ere jo du Ankarak; horren arabera, NATOko kide den estatu batek laguntza militarra eska diezaieke aliantzako kideei, bere burua mehatxatuta ikusten badu. Erasoa gertatu eta ordu gutxira ziren egitekoak bilera hori.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.