Turkiako lehen ministro Recep Tayyip Erdoganek legebiltzarrean Siriaren mugako mugimenduei militarki erantzungo diela ohartarazi, eta ordu gutxira bidali ditu Ankarak tankeak mugaldera. Hain zuzen ere, armadako hamabost tanke korazatu bidali ditu, baita irismen handiko armak ere.
Gainera, Turkiaren menpeko Kurdistango Hakkari, Diyarbakir eta Sirnak probintzietan hamahiru alderdi —Siriako mugatik gertu— segurtasuneko eremu militar izendatu ditu Ankarak, behin-behinean. Diyarbakirgo gobernadoreak jakinarazi du uztailaren 6tik urriaren 6ra ezingo dela zibilik sartu eremu horietan. Joan den barikuan ustez bere aire eremura sartu zen Turkiako gerra hegazkin bat bota zuen Siriako armadak, eta horrek tentsioa handitu du bi herrialdeen artean.
Turkiak tanke militarrak ugaritu ditu Siriarekin duen mugaldean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu