Mundua

Turkiak tropak erretiratu ditu Iraken menpeko Kurdistandik

Goizeko zurrumurrua baieztatu dute: helburuak “bete” dituztela eta erretiratu direla baieztatu du Turkiako Armadako Buruzagitzak. Azkenaldian, erasoaldi handia egin du Turkiak Iraken menpeko Kurdistanen PKKren aurka.

2008ko otsailaren 29a
15:24
Entzun
Iraken menpeko Kurdistanen dituzten tropak erretiratu dituela baieztatu du gaur Turkiako Armadako Buruzagitzak. Zap inguruan “helburu guztiak bete” dituztela eta etxerako bidea hartu dutela jakinarazi dute.

Gaur goizean hainbat komunikabideek Turkiako tropak erretiratzen ari direla zabaldu dute. NTV turkiako telebistak Armadaren irudiak erakutsi ditu etxera bidean; irudi horietan kamioi hutsak ikus zitezkeen Iraken sartzen eta soldaduz beteta ateratzen ziren Turkiara bidean. Hainbat kazetarik ere erretiratzen ari direla baieztatu dute.

Atzo Robert Gates AEBtako Defentsa idazkariak eta George Bush AEBtako presidenteak operazio militarra geldiarazteko eskatu zioten Turkiari Iraken ezegonkortasuna sortuko duelakoan.

Duela astebete sartu zen Turkiako Armada Iraken menpeko Kurdistanen, eta Turkiako gobernuak emandako datuen arabera, 250 pertsona hil dira, gehienak PKK-ko gerrilariak, eta gainontzekoak soldadu turkiarrak. Hala ere, ez da hori izan azkenaldian Turkiak Iraken mendeko Kurdistanen PKKren kontra aritzeko aitzakian egin duen erasoaldi bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.