Turkiak zortzi zibil kurdu hil ditu Ramadanean
ISTANBUL. Musulmanen Ramadan hilabete santuan, Turkiak zortzi zibil kurdu hil eta 379 atxilotu ditu, Firat News agentziak salatu duenez. PKK Kurdistango Langileriaren Alderdiaren aurkako erasoaldia egin du Turkiak hilabete horretan. Firat Newsen arabera, hildakoen artean lau haur eta BDP alderdiko zinegotzi bat daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu