Kurdistan

Turkiako bi polizia hil eta beste sei zauritu dituzte Kurdistanen egindako erasoan

Ustez kurdu talde batek egindako eraso batean bi polizia hil dituzte eta beste sei zauritu dituzte. Turkiako NTV telebista kateak azaldu duenez, Kurdistango Bingol eskualdean dagoen Jenijazi herritik gertu izan da erasoa. Poliziak herrira bueltan zihoazenean, ezezagun talde batek haien kontra tiro egin du.

2004ko uztailaren 27a
12:28
Entzun
NTV Turkiako telebistak esan du, bi polizia hil dituztela eta beste sei zauritu dituztela ustez kurdu talde batek egindako eraso batean. Erasoa gauean izan da, Kurdistango bingol eskualdeko Jenijazi herritik gertu. NTV turkiako telebistaren arabera, poliziak herrira zihoazela, ezezagun talde batek tirokatu zituen. Helikopteroz ospitalera eraman zituzten erasoan zauritu zituztenak.

Turkiako telebista kateak jakinarazi duenez, Turkiako Armadak operazio zabala martxan jarri du erasoa burutu zutenak atxilotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.