Turkiako lehen ministroak EI eta PKKrekin lotu du Ankarako atentatua

2015eko urriaren 14a
14:21
Entzun

Ahmet Davutoglu Turkiako lehen ministroak adierazi du "aukera handia" dagoela Ankaran 97 lagunen heriotza eragin zuen atentatuaren atzean Estatu Islamikoa eta PKK Kurdistango Langileen Alderdia egotea: "Ikerketetan sakonduta, bereziki Twitter kontuen eta IP helbideen mugimenduak behatuta, erasoan EIk eta PKK-k rol aktiboa jokatu izanaren aukera handia da".

Bi lagun atxilotu dituzte, erasoen aurretik Twitter sare sozialean idatzitako mezu batzuen harira. Davutogluren adierazpenek harridura eragin dute, jakina baita PKK eta Estatu Islamikoa elkarren aurka borrokatu direla eta gerrilla kurdua —laikoa— eta talde jihadista etsaiak direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.