mundUA

Turkiako Parlamentuak gobernuari Siriari gerra deklaratzeko baimena eman dio

Turkiako bost lagun hil ziren atzo, Siriatik bidalitako bonbengatik. Erdoganek esan du ez daukatela gerra hasteko asmorik.

Berria.info
2012ko urriaren 4a
20:41
Entzun

Turkiako Parlamentuak gobernuari Siriari gerra deklarazioa egiteko baimena eman dio gaur, Konstituzioko artikulu bati segituta. Urtebeteko epearen barruan hara armada bidaltzeko baimendu du.

Siriako lurretatik atzo bidalitako bonben ondorioz Turkiako bost lagun hil ondoren hartu du erabakia parlamentuak. 320 diputatu alde azaldu dira —gobernuan den AKP alderdikoak eta oposizioko MHPkoak— eta 129, kontra —CHP alderdi sozialdemokratakoak eta BDP alderdi kurdukoak—.

Tayyp Erdogan Turkiako lehen ministroak esan du ez daukatela asmorik Siriaren kontrako gerra hasteko, Parlamentuaren baimena Siriari atzera eginarazteko dela. "Hala ere", ohartarazi dio Erdoganen Siriari, "Turkiak bere herritarrak mugak defenda ditzake, eta inork ez luke gure erantzuteko gaitasuna probatu nahiean ibili beharko".

Siriako errebeldeek azaldu dute Turkiarekin kolaboratzeko prest daudela, baina bien arteko "koordinazioa" eskatu dute. "Uste dugu hala egingo duela Turkiak".

Siriak, NBEren bitartez, Turkiari barkamena eskatu dio atzoko heriotzengatik, eta esan du ez dela gehiago gertatuko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.