Turkian, epaitegi goreneko zazpi epaileek dimisioa eman dute

Konstituzioaren erreformak Erdoganen gobernuaren esku-hartzea errazten duela salatu dute

Erredakzioa
2010eko urriaren 13a
00:00
Entzun
Turkiako justizia aginteko egitura goren HSYK-k Magistraturako Kontseilu Nagusiko zazpi kideek euren karguak uzten zituztela iragarri zuten atzo. Ondorioz, HSYK osoa da jardulerik gabe geratu, erakunde hau zazpi kidek osatzen baitzuten orain arte.

Hain zuzen, Ankarako gobernuak berrikigauzatu duen Konstituzioaren erreformako atal batek HSYKren osaketa aldatzen duela-eta protesta gisara eman dute dimisioa. Aldaketa horren arabera, Justizia aginteko jarduleek beraiek aukeratutako zazpi kidez gain, beste hamalau egongo dira egiturako partaideen artean, horietatik hamar Gobernuak eta Parlamentuak izendatuak izango direlarik. Dimisioa eman duten magistratuen iritziz eta baita oposizio politikoaren irudiko ere, osaera berri horrekin, Gobernuak Justizia arloa kontrolatzeko ahalak izango ditu etorkizunean.

Herritarren oniritzia

Justizia aginteko egitura gorenaren osaera aldaketa hau Turkiako Konstituzioari egin zitzaizkion 26 zuzenketetatik bat baino ez zen. Horrek du, baina, kalapita gehienik sortu azkenaldian, herrialdearen egoera politikoan.

Haatik, agintean den AKP Justizia eta Garapenerako Alderdiak bultzatu duen Konstituzioaren erreforma horri babesa eman die Turkiako herritar gehienek. Izan ere, iragan irailaren 12an egin zen erreferendumean, boto-emaileen %57,88ak baiezkoa eman zieten Konstituzioaren zuzenketei. Oposizio laikoak ezetzaren aldeko kanpaina egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.