Grezia Turkiarekin duen mugan zehar lubakia eraikitzen ari da, Europako Batasunera sartu nahi duten paperik gabeko etorkinen bidea oztopatzeko asmoz. To Vima Greziako egunkariak azaleratuduenez, lubakiak 120 kilometroko luzera izango du, eta 30 metroko zabalera eta zazpi metroko sakonera.
To Vimaren arabera, 14,5 kilometroko lanaren lehen zatia ia amaitua dago eta 11 eta 13,2 kilometroko beste bi eremurako lanakprestatzen hasiak dira.
Etorkinen eskubideen aldeko taldeek kritika egin diote lubakia eraikitzeari. Haien ustez, lanak ez du arazoa konponduko, immigranteek Evros ibaitik sartzerik izaten jarraituko baitute.
Turkiarekiko mugan lubaki erraldoi bat eraikitzeari ekin dio Greziak
Europako Batasunera paperik ez duten immigranteak sartzea saihestu nahi du neurri horrekin Greziak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu