Mundua

Turkiatik Herbehereetara zihoan hegazkin batek istripua izan du Amsterdamen eta gutxienez bederatzi lagun hil dira

2009ko otsailaren 25a
19:19
Entzun
Turkiatik Herbehereetara zihoan hegazkin batek istripua izan du gaur eguerdian. Iturri ofizialek hasieran azaldu dutenez, ez da inor hil. Aitzitik, telebista kate baten arabera, gutxienez bost lagun hil dira istripuan, eta geroago iturri ofizialak esaten hasi dira gutxienez bederatzi lagun hil direla.

Istanbuldik atera eta bidaia bukatzear zela Amsterdamgo aireportuan ezin lur hartuta, inguruko autopista baten ondoan lurreratu da Turkish Airlines konpainiako Boeing 737 abioia, eta hiru zatitan hautsi da. Hegazkinean 135 lagun zihoazen, 128 bidaiari eta eskifaiko zazpi kide. Horietatik guzietatik gutxienez bederatzi hil dira, sei bidaiari eta eskifaiko hiru kide. Beste 50 lagun baino gehiago zaurituta daude, horietako zazpi oso larri. Gainerako 54 lagunak onik atera dituzte.

Ez dago argi ezbeharra zerk eragin duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.