Katalunia

TV3 telebistako kateen erdiak ixteko exijitu dio Espainiak Generalitateari

Francesc Homs Generalitateko eledunak gaur salatu duenez, Madrilek "itxura teknikoa" eman nahi dio erabakiari, baina "Kataluniako telebista ahalik eta gehien murriztea" da helburua.

Edu Lartzanguren.
2014ko maiatzaren 19a
13:40
Entzun

Ostiralean iragarriko dute neurria, Espainiako Gobernuaren Ministro Kontseiluaren ondoren. Hala esan du, behintzat, Homsek, gaur albistea emateko propio antolaturiko prentsaurreko batean. "Itxuraz teknikoa den kontu batean oinarrituta, hau da, espazio erradioelektrikoaren banaketan, CCMAk okupatzen duen espazioa hustu egin behar dela esan digute". CCMA Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioak zortzi kanal erabiltzen ditu gaur, eta lau iazngo lituzke aurrerantzean. TV3k bost kanal ditu gaur.

Homsek esan duenez, erabakiak hiru ondorio izango lituzke: Kataluniako kanalak itxiko lituzkete, definizio handiari uko egin beharko liokete eta bertan behera geratuko litzateke, behin betiko, Generalitateak eta Madrilek berdintasunean negoziatzeko bidea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.