Teknologiak

Twitter eta beste hainbat plataforma bota dituzte hackerrek

Interneteko hainbat plataformaren kontra bi zibereraso egin dituzte gaur AEBetan. Twitter, Netflix, Paypal eta beste hainbat webgune ez dabiltza, eta AEBetako Gobernua erasoaren tamaina aztertzen ari da.

2016ko urriaren 21a
08:58
Entzun

Dyn interneteko hornitzailearen kontra bi zibereraso egin dituzte, eta horrek erabileratik kanpo utzi ditu hainbat webgune. Hasieran AEBetako Ekialdeko kostari eragin dion erasoa mundu osora zabaldu da gero, eta Twitter, Netflix, Paypal eta beste hainbat webgune erabileratik kanpo gelditu dira. Webguneetara sartu, sartu daiteke, baina ezin daitezke bertako zerbitzuak erabili.

Erasoa egin dutenek milaka eta milaka eskaera bidali dituzte webgune horietara, haien erantzuteko gaitasuna gainditu arte. Horrek utzi ditu zerbitzuak eman ezinda.

AEBetako Gobernua erasoak aztertzen ari da. Ez dakite non dagoen jatorria. Gainera, ez da azkenaldiko lehen erasoa, eta haien guztien arteko lotura aztertzen ere ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.