Petr Necas Txekiako lehen ministroak ez ditu aurreratu beharko hauteskundeak, gobernuko bi alderdi nagusiek —ODS Herritarren Alderdi Demokratikoa eta TOP09— Veci Verejne alderdiko diputatu disidenteen babesa eskuratu eta hiru alderdiko koalizio gobernua osatzear daudela jakinarazi baitute
Necasek ultimatuma eman zion Veci Verejneko disidenteen buru Karolina Peakeri babesa eskuratzeko edo talde parlamentario propioa sortzeko —hamar diputatu behar dira horretarako—. Hori egin ezean ekainean bozak egin beharko zituztela esan zuen lehen ministroak. Gobernua babesteko hamar sinadura lortu dituela jakinarazi die Peakek ODSri eta TOP09ri. Talde parlamentarioa sortzen badu, Peakeren taldeak Veci Verejneren tokia hartuko du koalizio gobernuan, eta Necasen gobernuak 200dik 102 diputatu izango ditu bere esku. Egungo koalizioa apirilaren 27an desegingo dute.
Txekiako lehen ministroak babesa lortu du bozak ez aurreratzeko
Veci Verejne alderdiko hamar diputatu disidentek liberalen eta kontserbadoreen koalizioa babestu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu