Mundua

Txetxeniako independentisten burua hil dutela diote agintariek

Abdul-Khalim Saidulajev independentisten buruzagi nagusia tiroketa batean hil dutela iragarri du Errusiaren mende jarraitzearen aldeko Txetxeniako Gobernuak. Iazko martxoan Errusiako inteligentzia zerbituzak Aslan Maskhadov Txetxeniako presidente independentista hil ondoren haren ordezko aukeratu zuen erresistentziak Saidulajev.

2006ko ekainaren 17a
17:35
Entzun
Argun jaioterrian hil bide dute Txetxeniako erreboltarien burua, tiroketa batean. Txetxeniako hirien artean hirugarren handiena da Argun.

Txetxeniako Gobernu ofizialak, Errusiaren aldekoak, eman du hilketa horren berri, baina, era berean, gutxietsi egin du Saidulajevek gatazkan zuen eragina eta garrantzia. "Ez zeukan inolako eraginik Txetxeniako egoeran. Herritarrek ez zekiten ezer hari buruz. Bere helburu bakarra errepublikako egoera hondatzea eta korapilatzea zen", adierazi du Ramzan Kadirov Errusiaren aldeko lehen ministroak."Heriotza horrek ez du ezer aldatu. Txetxenian argi daukagu norabide politioka, egoera egonkorra da, eta inork —ez Saildulajevek, ez haren jarraitzaileek— ezin dute hori guztia aldatu", erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.