Erreboltariek Txetxeniako Parlamentuari eraso egin diote gaur goizean, eta sei lagun hil dira: hiru erasotzaileak, bi polizia eta Parlamentuko administrari bat. Ramzan Kadirov Txetxeniako presidenteak jakinarazi duenez, erasoa 06:45ean gertatu da: erasotzaileek bi zaintzaile eta administrari bat hil dituzte. Diputatu guztiak eta teknikoak salbu daudela ere jakinarazi du Kadirovek.
Erasoa nola gertatu den ez dago oraindik erabat garbi. RIA albiste agentziak zabaldu duenez, ekintzaile suizida batek bonba lehertarazi du Parlamentuaren atarian, eta ondoren, beste bi lagunek tiroka ekin diote. Itxura denez, Dukubaja Abdurajmanov Txetxeniako Parlamentuko presidentearen bulegoan entzun dira tiroak, baina berri agentzien arabera, Abdurajmanov onik dago.
Txetxeniako Poliziak eta segurtasun zerbitzuek Parlamentua inguratu dute, eta 15 eta 20 minutu bitarteko tiroketa baten ondoren, erreboltariak hil dituzte.
Mundua
Txetxeniako Parlamentuari eraso diote, eta gutxienez sei lagun hil dira, tartean hiru erasotzaileak
Lehen informazioen arabera, ekintzaile suizida batek gorputzera itsatsitako lehergailua zartarazi du, eta beste bi lagunek tiroka ekin diote. Sei dira guztira hildakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu