Txetxenian bost gerrillari eta hiru polizia hil dira aurrez aurrekoetan

Gobernuak baieztatu du gerrillarien buruzagi bat hil dutela erasoan, baina ez du esan poliziarik hil denik

Erredakzioa
2010eko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Aurrez aurreko bortitzen ondorioz, bost gerrillari eta hiru polizia hil ziren herenegun Txetxenian. Hegoaldean gertatu ziren istiluak, Vedeno eskualdean. Ramzan Kadirov presidentearen arabera, poliziek hogei gerrillari inguru inguratu zituzten, eta tiroketa izan zen orduan. Gobernuak dio Abu Haled buruzagia dela hildakoetako bat; euren ustez, gerrillariak teknikoki eta psikologikoki prestatzen zituen Haledek. Harekin batera jarduten zuten Mujanad eta Iasir buruzagien atzetik dabiltza orain.

Gobernuak, ordea, ez du esan poliziarik hil denik, baina gerrillarien hitzetan, gutxienez hiru polizia hil eta beste bi zauritu ziren erasoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.