Txilek ez die terrorismoa egotziko maputxeei
SANTIAGO. Gobernuak maputxeen aurkako kereilak berraztertzea erabaki du, haietan terrorismoaren aurkako legeari egiten zitzaizkion aipamenak kenduz. Haatik, Txileko Fiskaltzak ez du oraindik gauza bera egin, eta, beraz, indigenak terrorismoagatik epaitzeko aukera zabalik dago. Terrorismoa egozten zietelako, 38 preso maputxe gose greban daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu