Txilek lau ofizial epaitu nahi ditu Victor Jararen bahiketa eta hilketa dela eta

1973ko irailean atxilotu zuten, eta gerora aurkitu zuten haren gorpua, 44 bala zauri eta tortura zantzuekin

Erredakzioa
2010eko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Victor Jara kantautorearen bahiketa eta hilketa argitzeko, Txileko Barne Ministerioaren Giza Eskubideen Programak erretiratutako lau ofizial atxilotu eta epaitzeko eskaera egin du.

1973an Estatuko Unibertsitate Teknikoan hainbat lagun atxilotu zituzten, eta tartean zen Jara. Salvador Allenderen 5.000 jarraitzaile ingururekin batera, Txileko Estadioan —egun Victor Jara estadioa— giltzapetu zuten.

Kantautorearen gorpua gerora aurkitu zuten, 44 bala zaurirekin eta tortura zantzuekin.

Jarari tiro egiteko agindua jaso zuela zioen errekruta bat baizik ez dute epaitu, gaurdaino. Orain, erantzuleak juzgatu nahi dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.