Txileko 33 meatzariek kalte-ordaina eskatu dute

2011ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
SANTIAGO. Txileko Atacama eskualdean iaz harrapatuta gelditu ziren 33 meatzariek 11,5 milioi euroko kalte-ordaina eskatu diote estatuari. Geologia eta Meatzaritza Zerbitzu Nazionalari leporatzen diote meatzea egoki ikuskatu ez izana. Iazko abuztuan istripu baten ondoren 33 meatzariak harrapatuta gelditu ziren, eta 70 egunez iraun zuten lurpean. Guztiak onik atera zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.