Txileko diktadurako beste 2.000 kasu jaso dituzte
SANTIAGO. Augusto Pinocheten diktaduran (1973-1990) giza eskubideen urraketak jasan zituzten 2.000 lagunen kasuak jaso berri dituzte txosten batean. Valech Batzordea aritu da lan hori egiten. 2004an argitaratu zuen aurreneko txostena erakundeak, eta orduan ondorioztatu zuen 27.255 lagun izan zirela torturen biktima. Sebastian Piñera presidenteari heldu den asteazkenean aurkeztuko diote txostena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu