Mundua

Txileko epaile batek baztertu egin du Fujimori Perura bidaltzeko eskaera

Peruko Auzitegi Goreneko Fiskaltzak egin du eskakizuna, giza eskubideen urraketa eta ustelkeria leporatuta. Txilen bizi da orain Peruko presidente ohia.

2007ko uztailaren 11
17:11
Entzun
Orlando Alvarez txiletar epaileak baztertu egin du Alberto Fujimori Peruko presidente ohia Perura bertara estraditatzeko hemengo Auzitegi Goreneko Fiskaltzak egindako eskaera. Giza eskubideen urraketa eta ustelkeria leporatzen dizkiote Perun Fujimoriri.

Epailearen erabakiaren kontrako helegitea sar daiteke Txileko Zigor Aretoan, eta honek izango du azken erabakia.

1990-2000 bitartean izan zen Fujimori Peruko presidente, eta orain Kukomin Shinto Nippon, Japoniako Herritarren Alderdi Berriko hautagaia izango da. Txilen bizi da, etxean atxilotuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.