Txileko protestetan 396 ikasle atxilotu dituzte
SANTIAGO. Txileko Gobernuaren arabera, 396 lagun atxilotu zituzten asteartean ikasleen protestetan. Horrez gain, 55 karabinero eta 23 zibil zauritu zituzten. Gose greban zeuden lau ikasle, berriz, ospitalera eraman behar izan dituzte; haien ikaskideen arabera, Poliziak negar egiteko gasa bota zien. Txileko ikasleak duela hiru hilabetetik ari dira protestan; gobernuari hezkuntza publikoan hobekuntzak egiteko exijitzen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu