Txilen milaka ikasle atera dira berriz ere kalera

2011ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
SANTIAGO. Txileko hiriburuan atzo ere milaka eta milaka ikasle atera ziren kalera, hezkuntza sistema hobea eskatzeko. Sebastian Piñeraren gobernuak proposatutako neurri sorta ez dela aski salatu dute ikasleek. Hilabeteko epean hiru proposamen egin dituzte agintariek, baina ikasleek lehentasuna tasak jaistea dela zehaztu dute. Piñerak elkarrizketaren bidea aldarrikatu du: «Bidea ez da indarkeria, harriak eta molotov koktelak jaurtitzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.