Txilen polizia bat auzipean, maputxe bat hiltzeagatik
SANTIAGO. Txile hegoaldeko Angol hiriko fiskal militarrak karabineroen sarjentua auzipetu du, ustez iragan abuztuaren 12an Jaime Mendoza Collio maputxea tiroz hil zuelako. Agindu judizial bat betetzen ari zen karabinero talde bat, landa jabego bat okupatzen ari zen maputxe talde bati oldartu zitzaion. Polizia horrek haren defentsan egin zuela tiro adierazi dute segurtasun indarretako iturriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu