Tibeten eta inguruan Txinaren kontrako protestek aurrera segitzen dute, eta Txinako Gobernuak berebiziko garrantzia ematen dio aferari. "Tibeten separatismoaren kontrako, etsaiaren kontrako borroka hil ala bizikoa da", esan du gaur. "Egonkortasun soziala lortu behar dugu erabateko garaipena lortuta".
Iragan asteko liskarretan hamahiru lagun hil zituztela dio Txinak. Erbesteratutako tibetarren arabera, ordea, 99 pertsona hil zituen Poliziak.
Dalai Lama Tibeteko buruzagi erlijiosoa kritikatu du Txinak, hura "gizakiaren aurpegia daukan munstroa" dela esan duelako eta "animaliaren bihotza" daukala.
Txinako Gobernuak tibetar manifestariei bere burua entregatzeko eskaera egin die, eta 105 lagunek hala egin dutela jakinarazi du. Tibeteko erbesteko gobernuak esan du hori gezurra dela.
Mundua
Txina: "Tibeten separatismoaren kontrako borroka hil ala bizikoa da"
Txinako Gobernuak gaur esan du "erabateko garaipena" lortu behar dutela "egonkortasun soziala" lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu