Mundua

Txinak 113 lagun zigortu ditu, "terrorismoa" egotzita

Gutxiengo uigurrekoak dira atxilotuetako gehienak.

2014ko ekainaren 30a
09:25
Entzun

Kashgar hirian gehiengoa dira uigurrak, eta, hain zuzen ere, han egin dute Txinako segurtasun indarrek "terrorismoaren aurkako" azken operazioa. Orotara, 113 lagun atxilotu dituzte.

Atxilotuen aurkako epaiketa joan zen astean egin zuten, nahiz eta gaur arte ez duten jakinarazi. Akusatuetako lau bizi osorako kartzelara zigortu dituzte, terrorismoa, separatismoa eta frogak suntsitzea egotzita.

Honako hau ez da izan gutxiengo uigurraren aurkako lehen polizia operazia. Txinako agintariek muturreko mugimenduen erantzule egiten dituzte uigurrak, eta azken urtean gogortu egin dituzte haien kontrako neurriak. Haiek egiten dituzte azken urtean Txinan egin diren hainbat atentaturen erantzule ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.