Txinako Gobernuak dalai-lama Tibeteko buruzagi espiritual eta erlijiosoaren ordezkari pribatuarekin biltzeko asmoa du, Xinhua Txinako berri agentzia ofizialak gaur argitaratu duenez.
"Ikusita dalai-lamak askotan eskatu izan duela elkarrizketak berriro hastea, Txinako Gobernuko sailek hartu-emana izango dute haren ordezkariekin hurrengo egunetan", esan du Xinhuan funtzionario txinatar batek, anonimoki.
Martxoaren 10ean liskar handiak hasi ziren Tibeten, Txinaren kontra. Iskanbila zabaldu egin zen, olinpiar zuzia munduan bira egiten hasi zenean -abuztuan Pekinen izango dira Olinpiar Jokoak-. Hangoa barne auzia dela berretsi du Txinak, eta aste honetan haserre azaldu da Ameriketako Estatu Batuekin (AEB), Paula J. Dobriansky Nazioarteko Gaietarako AEBetako Estatu idazkariordeak harrera egin ziolako dalai-lamari. Hori nazioarteko harremanen "oinarrizko printzipioak" haustea dela uste du Pekinek.
Txinak 1951ean bereganatu egin zuen Tibet.
Mundua
Txinak dalai-lamaren ordezkariarekin biltzea erabaki du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu