Txinak oraingoz ez ditu onartuko erreaktore gehiago
Alemania edo Suitza bezain urrun joan gabe, Txinak ere aldatu egin du bere politika nuklearra. Pekingo gobernuak iragarri du segurtasun neurriak eta baldintzak berraztertu artean ez duela baimen gehiagorik emango erreaktore nuklearrak eraikitzeko. Orain, Txinak hamahiru erreaktore ditu, eta beste 27 eraikitzen ari da. Zentral eta lan horiek ez ditu geratuko, baina ez dago hain garbi zer gertatuko den plangintza fasean zeuden beste 110 proiektuekin. Gaur egun argindarraren %1,9 lortzen du Txinak energia atomikoarekin, baina kopuru hori %15era igotzeko asmoa du 2020rako, ikatzarekiko eta gasarekiko menpekotasuna gutxitzeko. Turkiak, berriz, lau erreaktore jartzeko asmoei eutsi die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu