Txinako Gobernuak beste disidente bat atxilotu du
PEKIN. Txinak beste disidente bat atxilotu du; laugarrena egun gutxian. Zhu Yufuri ere «subertsioa» egotzi diote; protestak sustatzea, alegia. Haren emazte ohiak jakinarazi duenez, azken egunotan segurtasun indarrak izan ditu atzetik uneoro. Ekintzaile politiko hori bederatzi urtez egon da preso; zazpi urtez aurreneko aldian, eta beste bi gerora. Txinako Alderdi Demokratikoko kidea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu