MUNDUA

Txinako presidente ofizialki izendatu dute Xi Jinping

3.000 pertsona izan dira Kongresu Nazionalean: hiru abstenitu egin dira, eta batek aurka bozkatu du; gainontzekoek bozkatu dute haren alde. Hu Jintao ordezkatuko du karguan.

2013ko martxoaren 14a
15:28
Entzun

Txinako Alderdi Komunistak iazko azaroan egin zuen kongresuan erabaki zuten Xi izatea Txinako presidente. Kongresu hartan, alderdiko idazkari nagusi eta buruzagi militar hautatu zuten.

59 urte ditu Xik (Pekin, 1953), eta printze gorrietako bat da, hau da, Mao Zedongekin iraultza egin zuten buruzagietako baten semea. 2007an, alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten Shanghain, eta 2008an hautatu zuten herrialdeko presidenteorde. Kontsentsuzko presidentea izan arren, ildo liberal-kontserbadorekoa da.

Garapen ekonomikoa berrikuntza teknologikoaren eta zientziaren bidez sustatzearen alde agertu da Xi. Edonola ere, alderdi komunistak konpromisoa azaldu du garapen ekonomikoa gizartearen egoera hobetzeko erabiltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.