Egunak pasatu ahala goraka doa Txinan maiatzaren 12an izandako lurrikararen ondorioz hildako lagunen kopurua. 60.560koa da gaurko datua, Txinako Gobernuak emandakoa. 80.000 hildakora hel daitezkeela uste dute, gainera. 26.221 pertsona desagertuta daude.
Sinchuan eskualdean izan zuen epizentroa lurrikarak, eta azkeneko 32 urteetan Txinan izandako handiena da.
45 milioi herritarrari eragin die, eta 352.290 zauritu zituen.
Mundua
Txinan dagoeneko 60.000 dira lurrikararen ondorioz hildako lagunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu