Mundua

Txinaren aldekoa den alderdiak irabazi ditu Taiwango presidentetzarako hauteskundeak

%58ko babesa jaso du Kuomitangek; orain arte oposizioan zegoen. Alderdi Demokratiko Aurrerakoiak %42 lortu du.

2008ko martxoaren 22a
17:42
Entzun
Alderdi Nazionalistak (Kuomitang) irabazi ditu Taiwango (Txinako Errepublika) presidentetzarako hauteskundeak, eta Ma Ying-jeou hautagaiak Txinarekin harreman ekonomikoak eta politikoak gehiago estutu nahi dituela adierazi du emaitzak jakin bezain laster. Bozak arte oposizioan zegoen Kuomitang, eta Txinaren zalea da. Botoen %58 eskuratu ditu.

Alderdi Demokratiko Aurrerakoiak (PDP), berriz, %42ko babesa izan du hauteskundeetan. Alderdi honetako Frank Hsieh hautagaiak ere Txinarekin hartu-eman ekonomikoak ugaritu egin nahi ditu, baina Taiwanen independentzia lortu nahi du.

Hamasei milioi taiwandarrek zuten botoa emateko eskubidea.

Ekonomia izan da hauteskunde kanpainako protagonista nagusia. Garatutako herrialdean bilakatu da uhartea, eta Txinaren gorakada ekonomikoaren ondorioak jasaten ditu. Horretaz gain, itsasartearen beste aldean dagoen inbestitzaile handienetariko bat da Taiwan eta, PDPren arabera, horrek Pekinekiko dependentzia "arriskutsua" eragiten du. Kuomitangentzat, aldiz, pasatzen utzi behar ez duten aukera handia da. "Elkarrekin haz gaitezke, bakoitzak bere nortasunari eutsiz", esan du Mak. Hsiehek, ordea, aurkakoa defendatu du: "Txina mehatxua da, eta ondorio neurrigabeak eragingo dituen gerra pitz dezake. Han negozioak egiten dituzten Taiwango enpresariak Txina bakarraren politikaren alde egitera behartzea da horren froga. Hori bada merkatuan sartzeko ordaindu beharrekoa, nahiago dut etxean geratu".

Legebiltzarrerako bozetan ere Kuomitangek erraz irabazi zuen. 81 diputatu eskuratu zituen. PDPk 27.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.