Txinari elikadura sistema iraunkorragoa bultzatzeko eskatu dio NBEk

Pekinek, azken urteotan, bizi-baldintzak eta elikadura segurtasuna hobetu dituela onartu du NBEk

Erredakzioa
2010eko abenduaren 24a
00:00
Entzun
«Azken urteetan, Txina gai izan da bere burua eta munduko biztanleriaren bosten bat elikatzeko. Hori harrigarria da», onartu du Olivier Schutter NBEren Elikadura kontalari bereziak. Dena den, egungo elikadura sistema iraunkorrago batekin aldatu behar duela dio Schutterrek. Era berean, azken urteotan herritarren bizi-baldintzak eta elikadura segurtasuna hobetu direla aitortu du.

Elikagaien prezioak berriki igo dira herrialdean, eta NBEk ohartarazi du etorkizunera begira Txinak elikadura erreserbak zaindu beharko lituzkeela.

Landa eremuko eta hirietako bizi mailaren desorekaz ere ohartarazi dio gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.