Udal hauteskundeak dituzte gaur Brasilen
SAO PAULO. Inkestek emaitza txarrak eman dizkiote Luiz Inazio da Silva Lula-ren PT Langileen Alderdiari gaurko udal hauteskundeetarako Brasilen. 26 estatutako zazpi hiriburutan du alkatetza PTk, baina aurreikusi dute bakarrean hautatuko dutela berriro. Lehia nagusia Sao Paulon egonen da, Lulak berak hautatutako alkategaiak, Fernando Haddad ministro ohiak eginen baitie aurre faborito diren kontserbadoreei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu