ZIPRE
Uhartea berriro batzeko NBEk proposatutako erreferendumaren alde agertu da Grezia
Kostas Karamanlis Greziako lehen ministroa NBE Nazio Batuen Erakundeko buru Kofi Annanek Zipre batzeko egindako erreferendum proposamenaren alde agertu zen atzo. Karamanlisen esanetan, galdeketaren emaitza edozein izanda ere, sostengua emango dio. Hitz horiek gaia eztabaidatzeko Legebiltzarreko alderdi guztiek egindako bilera baten ostean esan zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu