Ukrainak gasa ordaindu ez duela eta, zerbitzua etetearekin ohartarazi du Gazpromek

2014ko martxoaren 7a
17:19
Entzun

Alexei Miller Gazprom konpainiako zuzendariak gaur Russia Today telebistan esan duenez, Ukrainako Gobernuak ez du bete gasa ordaintzeko zuen epea. Ondorioz, gas zerbitzua eten diezaioketela ohartarazi du. Gasa funtsezko faktorea da Ukrainako krisian. Europak Gazpromi erosten dio gasaren %34.

Hiru bidetatik iristen da Errusiako gasa Europara: Ukrainatik, NordStreametik (Itsaso Baltikopetik Alemaniara) eta Yamal bidetik (Bielorrusiatik). Gas gehiena, %58, biderik gatazkatsuenetik pasatzen da, Ukrainatik. Bide berriak sortu dituzte, eta beste batzuk bidean dira, baina oraindik Ukrainatik pasatzen da gas gehien. Azken hogei urteetan hamabi gas gerra izan dituzte Kieven eta Moskuren artean.

2009an, gas hornidura eten zion ia bi astez Moskuk Ukrainari (eta, ondorioz, Europari) Kievek dirua zor ziolako Gazprom energia enpresari. Sutsuago aritu zen orduan Brusela Kiev eta Moskuren arteko negoziazioetan. Urtarril hasiera zelako, negu gorria; orain, aldiz, azkenetan da negua.

Irakurri 'Gasa, arnasa, anabasa' Jon Fernandezen erreportajea osorik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.