Ukrainako Legebiltzarrak bertako gobernuaren aurkako zentsura mozioa onartu du gaur. Viktor Janukovitx Ukrainako presidente berriaren alderdiak aurkeztu du mozioa, eta 243 diputatuk bozkatu dute alde -226 behar ziren-.
Atzo, berriz, Julia Timoxenko lehen ministroaren gobernua sustatzen zuen hiru indar politikoren arteko koalizioa hautsi zen.
Otsailaren 7an hautatu zuten presidente kargurako Janukovitx, hil bereko 25ean hartu zuen postua, eta orain ateak zabalik ditu gobernu koalizioa osatzeko. Janukovitxek hilabeteko epea du bere gobernuaren aldeko koalizioa osatzeko, eta beste hilabete bat kabinetea eratzeko. Horrelakorik ez badu lortzen, Parlamentua desegiteko eta hauteskundeak aurreratzeko aukera ere badu.
Timoxenkoren aginteak Europaren eta, oro har, Mendebaldeko potentzien aldeko jarrera politikoak bultzatu ditu, nahiz eta azken garaiotan Errusiarekiko hurbiltzea abian jarri. Janukovitx Errusiaren adiskide min gisa ikusia da.
munDUA
Ukrainako Gobernuaren aurkako zentsura mozioa onartu du Legebiltzarrak
Janukovitx presidente berriak hilabeteko epea du gobernu koalizioa osatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu