Ukrainiko presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin zirenetik, oposizoko buru Viktor Justxenko behin baino gehiagotan saiatu da hauteskundeen irabazle ofizial Viktor Janukovitxen zentsura mozioa onartzen.
Gaur, zentsura mozioa aurkeztu du oposizioak, eta lehen bozketan onartu ez bada ere, bigarrengo bozketa egin dute, isileko botoekin, eta mozioa onartu. Erabaki hori ez da loteslea, ordea, eta ez da indarrean jarriko Leonik Kutxmak hala erabaki ezean.
Hauteskundeak berriz egitearen alde azaldu da gaur Kutxma. Hori egitekotan, lehen aurkeztutako bi hautagaiek ezingo lukete berriz aurkeztu, Ukrainako hauteskunde legearen arabera. Herenegun horixe egiteko proposamena egin zion Janukovitxek Justxenkori, baina hark ez zuen onartu.
Ukraina
Ukrainako Legebiltzarrak Janukovitxen kontrako zentsura mozioa onartu du
Ukrainako Legebiltzarrak hango Lehen Ministro eta hauteskunde presidentzialen irabazle ofizial Viktor Janukovitxen kotrako zentsura mozioa onartu du gaur. Horrekin batera, orain arte presidentea izan den Leonik Kutxmari Herri Gobernua osatzeko eskatu diote. Orain, bitartekariekin bilduta daude Kutxma, Janukovitx, Justxenko eta Legebiltzarreko lehendakari Vladimir Litvin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu