Frantzia

UMPren barne bozetara aurkeztuko da Alain Juppe lehen ministro ohia

Bordeleko egungo alkateak bere blogean iragarri du erabakia.

Alain Juppe, Bordeleko alkatea, artxiboko irudian. CAROLINE BLUMBERG / EFE
2014ko abuztuaren 20a
07:30
Entzun

Hiru urte barru egingo dira presidentetzarako hauteskundeak Frantzian; ordurako hautagai sendo bat aurkitu nahi du UMP alderdiak, azken urteetako barne krisiak eta eskandaluak ahantzaraziko dituena. Pertsona hori bera dela uste du Alain Juppek, Bordeleko alkateak, eta, hori dela eta, alderdiko primarioetara aurkeztuko dela iragarri du.

Jacques Chiracen lehen agintaldian lehen ministro izandakoak alderdiaren izena garbitzea izan du helburu urteotan. Juppek esperantza du lan horren ordainetan alderdikideen babesa izango duela bi urte barru egingo diren barne hauteskundeetan.

Gobernua zuzentzeaz gain, Parisko alkate ere izan zen Juppe, Chirac presidente zela. Ondoren, Atzerri Ministerioa zuzendu zuen bi alditan: 1993 eta 1995 bitartean eta 2011 eta 2012 artean. Defentsa ministro eta Ekologia eta Garapen Iraunkorrerako Ministerioko buru ere izan da Juppe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.