Korsikako Bonifacio hirian Pierre Ferracci enpresariarenak diren hainbat eraikinen aurkako atentatua egin zuten joan den astean. Inguruan jarritako lau gas bonbonetatik hiru zartarazi zituzten, eta kalte material handiak eragin. Emmanuel Macron presidentearekin lortzen dute Ferracci, eta 2017an haren aurkako salaketa jarri zuten, "eremu babestuan eraikitzea" leporatuta.
Orain, Urriaren 22ko Korsikako Nazioa Askatzeko Fronteak bere gain hartu du erasoa, hainbat hedabidetara bidalitako ohar batean. Bertan zehazten dute duela hiru urte "eremu politikoaren desmilitarizazioaren alde" egin zutela eta urtebete geroago Pe a Corsica koalizio nazionalistari babesa agertu ziotela, baina horrek ez duela esan nahi onartuko dutenik Frantziak "nahi duena" egitea.
"Argi utzi nahi izan dugu egoera politikoa sakonki aldatzen ari dela eta zail zela guretzat hori kontuan ez hartzea", diote oharrean, eta ohartarazi dute Korsikak ezin dituela eredutzat hartu Frantziako Kosta Urdina edo Balear uharteak.