Urtarrilaren 11n erabakiko dute immunitateaz

2010eko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Italiako Auzitegi Konstituzionalak urtarrilaren 11n emango du ebazpena Zilegizko Eragozpenaren Legearen inguruan. Lege horixe erabili izan du behin baino gehiagotan Berlusconik oraindik zabalik dituen bi auzibideetan epailearen aurrean ez aurkezteko.

Auzitegi Konstituzionala atzo zen lege horren gainean erabakitzekoa, baina erabakia atzeratzea erabaki zuten, ebazpena egoera politiko «lasaiagoan» emateko. Legebiltzarreko saioan Berlusconiren immunitate nahia salatu zuen atzo Antonio di Pietro IDVko buruak:«Zu ez zara politikan sartu herriari zerbitzua eskaintzeko, negozio pertsonalak egiteko baizik, batez ere auzi judizialak konpontzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.