HAITI
Urtarrilaren 8an izango dira Legebiltzarrerako hauteskundeak
Datorren urtarrilaren 8an egingo dituzte Haitiko presidentetzarako eta Legebiltzarrerako bozak. Berez, abenduaren 27an ziren egitekoak. Bestalde, 11 ikasle bahitu zituzten herenegun eskolarako bidean, Port-au-Princen. Bahitzaileek 50.000 dolarreko bahisaria eskatu zuten. Hiriburuan, era berean, misiolari bat eta bi nerabe bahitu zituzten, herenegun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu