Uruguaiko bost soldaduk haitiar bat bortxatu dute
PORT-AU-PRINCE. Uruguaiko bost soldaduk ustez gazte bat bortxatu dute Haitin. Sarean dagoen bideo batean ikus daiteke NBEko Minustah misioko bost soldaduen ustezko erasoa, sakelako kamerarekin grabatua. Michel Martelly Haitiko presidenteak gaitzetsi egin du erasoa, eta NBE eta Uruguai gertatutakoa aztertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu