Uruguaiko diktadurako lehen hilketa ikertuko dute

2011ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
MONTEVIDEO. Tranquilino Machado koronel ohiaren kontrako prozesua zabaltzea erabaki du Uruguaiko Justiziak, diktadurako lehen ekintzailea hil zuelakoan. 1973an Ramon Pere hil izana leporatu diote, Juan Maria Bordaberryk estatu kolpea eman eta bederatzi egunera. Komunisten aldeko propaganda banatzen zebilen Pere, eta ustez atzetik egin zion tiro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.