Gregorio Alvarez Uruguaiko diktatore ohia atxilotu egin dute gaur, eta 1978an presoen lekualdatze klandestinoak egitea leporatuta auzipetu egin du Luis Charles epaileak. Uruguaiko Poliziak adierazi duenez, Interpolek atzeman du Alvarez.
Uruguain duela urtebete onartu zuten 'behartutako desagerpenen legea', eta hainbat lagunek horren kontrako helegitea sartu zuten. Hango Auzitegi Gorenak, ordea, lehengo astean ez zuen aintzat hartu helegitea, eta Alvarez atxilotzeko aukera zabaldu zen.
1978-1979an Uruguaiko armadaren buru izan zen hura, eta 1981-1985 bitartean herrialdearen presidente de facto. 1978an Argentinako eta Uruguaiko gobernuen artean lekualdatze klandestinoak egin zituzten, eta Charles epaileak iritzi dio Alvarezek horren berri bazekiela; erantzuletzat dauka.
Honek ezetz dio, Argentinan atxilotutako herrikideak Uruguaira bidali zituztenean ez zuela erantzukizunik izan.
Mundua
Uruguaiko diktatore ohi Alvarez atxilotu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu