Uruguain epaituko dituzte Haitiko bost kasko urdinak
MONTEVIDEO. Haitiko Minustah misioko bost kasko urdin uruguaiarrak Uruguain bertan epaituko dituztela jakinarazi du NBE Nazio Batuen Erakundeak. Haitiko gazte bat bortxatu izana leporatzen diete bost soldaduei. «NBEk gogor egingo du bere baketze tropei egozten dizkieten ustezko sexu abusuen kontra», adierazi du erakundeak agiri baten bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu