Ekialde Hurbila

Ustez bahituta zegoen gazte palestinar baten gorpua topatu dute

Jerusalen inguruan aurkitu du Israelgo Poliziak. 16 urte ditu.

Hiru kolonoen bahiketarengatik susmagarritzat jotako palestinarretako baten etxea, birrinduta. ABED AL HASHLAMOUN / EFE
2014ko uztailaren 2a
07:31
Entzun

The Jerusalem Post egunkariak zabaldu duenez, gaztea bahituta zegoela salatu, eta ordu gutxira topatu dute haren gorpua. Polizia gertatutakoa ikertzen ari da.

Jerusalem ekialdeko hainbat herritarrek Reuters berri agentziako argazkilari bati kontatu diote ordu batzuk lehenago gazte bat auto batean nola sartzen zuten ikusi dutela.

Micky Rosenfeld Israelgo Poliziaren bozeramaileak gaineratu du "indarrez" sartu dutela autoan, eta "posible" dela bahitu izana. 

Segurtasun iturriek mendekuaren hipotesia dute esku artean.

Amnesty Internationalen gaitzespena

Amnesty International erakundeak Israelgo Gobernuaren jokaera kritikatu du, palestinarren aurka "zigor ekintza kolektiboak" egiten ari delako. Haren arabera, horrek ez die "justiziarik" egingo hildako hiru kolonoei.

"Ezerk ezin ditu bahiketak eta hilketak justifikatu. Erantzuleak Justiziaren aurrera eraman behar dira", esan du Philip Luther Amnesty Internationaleko zuzendariak Ekialde Hurbilean.

Dena den, Lutherrek uste du ez dela justiziarik egongo, Israelek "mendekua" bilatzen duelako. "Israelgo agintariek ikerketa zehatz bat egin behar dute, erantzuleak epaitegietara eraman eta epaiketa justu bat egiteko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.