Eduardo Sanchez Segurtasun Kabineteko bozeramaileak jakinarazi duenez, "tiro bakar bat egin gabe" atxilotu dute. Treviño Moralesekin batera, bi pertsona hartu dituzte atxilo: Abdon Rodriguez Garcia eta Ernesto Reyes Garcia. Treviño Moralesekin autoan zihoazela atxilotu dituzte.
Bi milioi dolar eta zortzi arma atzeman dizkiete hirurei, Sanchezen arabera. Treviño Morales atxilotzeko zazpi agindu emanak zituzten azuitegiek; delinkuentzia antolatuan ibiltzea, homizidioak egitea, osasunaren aurkako delituak egitea, dirua zuritzea, torturak egitea eta armak izatea egozten diote.